
Hondo zuria
Garbia eta uniformea, denda online, katalogo eta marketplaceetarako prest.
Produktu argazki on batek berak bakarrik saltzen du. Produktuen argazkiak eta bideoak egiten ditugu Hondarribiko gure estudioan, zure denda onlinerako, katalogorako, sare sozialetarako edo marketplaceetako fitxarako.

Garbia eta uniformea, denda online, katalogo eta marketplaceetarako prest.

Konposizioa eta estudioko argia, objektua baino zerbait gehiago kontatzeko.

Edarietarako, bitxietarako edo dotorezia eta distira kontrolatua eskatzen duten produktuetarako.

Produktua bere testuinguruan, sare sozial, web eta kanpainetarako.
Zer produktu diren, argazkiak non erabiliko diren eta zer estilo bilatzen duzun kontatzen diguzu. Erreferentziak badituzu, hobe.
Hondoak, argia eta atrezzoa prestatzen ditugu. Saiora etor zaitezke, edo produktua utzi eta ahaztu.
Hautatu, erretokatu eta kolorea eta tamaina bateratzen ditugu, katalogoa koherentea gera dadin.
Argazkiak web, sare sozial eta inprimaketarako prest bidaltzen dizkizugu, behar dituzun formatu eta neurriekin.

Askotan produktua erakutsi besterik ez duzu nahi: nola irekitzen den, nola distiratzen duen, nola erabiltzen den. Kapsula laburrak grabatzen ditugu sare sozialetarako eta produktu fitxetarako, efektu handirik gabe, baina argi onarekin eta erritmo onarekin.
Hondarribiko estudiora ekar ditzakezu edo guri bidali. Amaitzen dugunean, itzuli egiten dizkizugu.
Denda online baterako hiru eta bost artean gomendatu ohi ditugu: aurrealdekoa hondo zurian, xehetasunak eta giroko edo erabilerako argazki bat. Zure kasura egokitzen dugu.
Bai. Plataforma nagusiek eskatzen dituzten hondo zuriarekin eta neurriekin prestatzen ditugu argazkiak.
Produktu kopuruaren, estiloaren eta erretokearen araberakoa da. Kontaiguzu zer behar duzun aurrekontu formularioan eta prezio itxia emango dizugu.
Ez izan lotsarik aurrekontu bat eskatzeko. Gustura egingo dugu, eta agian ezustekoren bat izango duzu.