Musika klasikoa
Lirikaren mundutik gatoz, beraz, hau gustuko dugu: orkestrak, opera, kontzertuak…
Soinu onak egiten du aldea: bideo on batek ez du ezertarako balio audioa kaka hutsa bada. Musika klasikoarekin asko lan egiten dugu, eta lehen eskutik dakigu zer den soinu ona. Pentsa podcast batean edo audio bikaina behar duen edozein proiektutan. Zure ideiek zoragarri sona dezatela nahi dugu, ahoa zabalik uzteraino.

Lirikaren mundutik gatoz, beraz, hau gustuko dugu: orkestrak, opera, kontzertuak…
Geure podcast pare bat (eta besteenak) ditugu martxan, eta zurea ekoizteko prest gaude. Denarekin laguntzen dizugu.
Pertika bat, papar-mikrofono batzuk eta grabagailu digital bat. Ahots horiek ondo jasoko ditugu.
Harrapatu eta konbentzitzen duen off ahots bat behar duzu? Geure ahotsez gain, zuri hobekien egokitzen zaizuna bila diezazukegu.
Adimen artifizialeko ahotsekin egindako bikoizketatik ahots errealekin egindakora. Behar duzuna.
Zuk eman hitzaldi on bat, eta guk lortuko dugu publikoak ondo entzutea. Horretaz badakigu zerbait.

Esperientzia dugu streamingetan eta kontzertuetan, eta elkarrizketak, hitzaldiak eta aurkezpenak grabatzen. Proiektu horietan guztietan audioak, guretzat behintzat, garrantzi handia du.
Kontuz! Ez dugu ez ekiporik ez esperientziarik estudioan disko bat grabatzeko edo kontzertu bat sonorizatzeko. Baina bai 12 mikrofonorekin kontzertu bat grabatzeko edo kale erdian elkarrizketa bat grabatzeko, eta dena ezin hobeto entzuteko.
Ez izan lotsarik aurrekontu bat eskatzeko. Gustura egingo dugu, eta agian ezustekoren bat izango duzu.