Sarritan galdetzen dena
Litekeena da gure zerbitzuak nola funtzionatzen duen jakin nahi izatea. Hemen, bidean sortu zaizkigun galderei erantzuten diegu. Zerbait argi geratzen ez bazaizu, idatzi iezaguzu info@aivideo.es helbidera.
Nola kontratatzen zaituztegu?
Lehen harremanak egin eta aurrekontua aurkeztu ondoren, onartzea (ahal dela, emailez) eta erreserba bat ordaintzea besterik ez da geratzen. Erreserbak lanerako beharko dugun materiala erreserbatzeko balio du. Horrela, gu zein materiala «erreserbatuta» geratzen gara.
Zer material erabiltzen duzue?
Era guztietako materiala dugu eskura: argazki kamera sinpleetatik hasi eta zinema kamera eta droneetaraino, argiztapena, mikrofonoak, proiektoreak, pantailak, produkzio ekipoa… Lana egiteko behar dugun ia edozein ekipo. Zerbait gure gaitasunetatik kanpo badago, esango dizugu.
Gastu gehigarririk egon daiteke?
Ez, aurrekontuan zehaztutako zerbitzuak aldatzen ez badira. Normalean, aurrekontuak materialaren gastuak, grabaketa (edo argazki) orduak eta edizio (edo errebelatze) orduak hartzen ditu barne. Lana etxetik urrun badugu, joan-etorriak, ostatua eta dietak ere sartzen ditugu.
Zenbat denbora behar da azken materiala prest egoteko?
Edizio egutegia proiektuaren konplexutasunaren araberakoa da. Zerbitzu bati buruzko 50 segundoko bideo bat nahiko azkar edita daiteke, baina dokumental batek edo ekitaldi luze baten bideoak denbora gehiago eskatzen du. Nolanahi ere, grabatu aurretik jakingo duzu, gure agendaren arabera, zein entrega datatara irits gaitezkeen.
Efektu bereziekin lan egiten duzue?
Printzipioz ez, baina ezagutzen ditugu enpresa batzuk, zurekin harremanetan jarri eta koordinatu gaitezkeenak, proiektua zuk nahi bezalakoa izan dadin.
Gipuzkoatik kanpo lan egiten duzue?
Bai. Hondarribian gaude eta arazorik gabe mugitzen gara Euskadin, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Urrunago bada, hitz egingo dugu eta joan-etorria aurrekontuan sartuko dugu.
Zer hizkuntzatan lan egiten duzue?
Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez. Zure bideoak hiruretako edozeinetan azpititula ditzakegu.
Argazkien jatorrizko fitxategiak (RAW) ematen dizkidazue?
Normalean ez: amaitutako argazkia entregatzen dugu, errebelatuta eta erretokatuta. Lasai asko azaltzen dizugu artikulu honetan.