Mendaroko Ospitalearen omenezko kontzertua
Egun berean deitu ziguten: «gaur arratsaldean kontzertua dugu, etorriko zarete grabatzera?». Bi kamerarekin eta presaka grabatu genuen Mendaroko Ospitalearen 25 urteen omenaldia.

Batzuetan honelako dei bat jasotzen duzu: «gaur arratsaldean kontzertua dugu… etorriko zarete grabatzera?». Garai hartan ez genuen material asko eskura, beraz, bi kamerarekin eta presaka, hara joan ginen.
Orkestra eta bakarlariak zituen kontzertua zen. Errepertorio anitza. Baina hartan guztian garrantzitsuena zen Mendaroko Ospitaleak 25 urteko zerbitzua ospatzen zuela, eta horregatik omenaldia egiten zitzaiola.

Kontzertu berezi bat esku artean baduzu, ikusi nola lantzen dugun kontzertuen grabaketa edo Iñaki Bermúdez eta OSPArena, lau emanaldi bideo bakarrean bihurtuta.
Beste proiektu batzuk


