Duela egun batzuk zortea izan genuen Eibarko Udalak Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean Eibarko bertako Coliseo Antzokian antolatutako kontzertuaren zati bat grabatzeko, Mendaroko Ospitalearen 25 urteko ibilbidea ospatzeko. Nolabait, askotan ahazten dugun ospitaleko langileen lana eskertu nahi izan zen.
Hemen dituzue argazki batzuk (ezin izan diogu tentazioari eutsi 😉) eta kontzertuko bideoak.
Eskerrik asko 🙂












