ATEM Mini da, zalantzarik gabe, kamera anitzeko saioetarako eta streamingerako bideo-nahasketa mahairik onena, edozein eredutan. Hemen duzu gure review-a eta konparaketa.

Hiru ereduek funtzio bikainak dituzte: ia edozein formatu eta kamera onartzen dituzten 4 HDMI sarrera, 2 audio-sarrera (mini jack) eta HDMI irteera bat. Baina desberdintasun txiki baina garrantzitsuak dituzte euren artean.
ATEM Mini
ATEM Mini-rekin kamera anitzeko saio bat sor dezakezu eta nahasketa HDMI bidez edo USB bidez atera (ordenagailuak webcam bat bezala detektatzen du). Gainera, picture in picture famatua egiteko aukera ematen du, edo irudi estatikoak gainjartzekoa, errotulu edo karatula gisa.
Mahai honen eragozpen nagusietako bat da aurrebista edo irteera aukeratu behar dela.
Goiko estekan haren prezioa eta ezaugarriak ikus ditzakezu.
ATEM Mini Pro
ATEM Mini Pro-k (guk duguna) zuzenean egiten du streaminga. Edozein plataformatara egin dezakezu streaminga. YouTube, Twitch eta abar aurrez konfiguratuta dakartza, baina nahi ditugun plataformak konfigura ditzakegu testu-fitxategi bat aldatuta. Izan ere, hainbat aldiz erabili dugu ordainpeko streamingetan.
Beste desberdintasun handietako bat da Ethernet RJ45 sare-kable bidez sarera konekta dezakegula eta softwarearen bidez maneiatu, USB-C ataka libre utzita nahasketa grabatzeko SSD disko bat konektatzeko.
Eta ahizpa txikiarekiko azken desberdintasuna da… tatatxaaaan… multiview-a dugula! Funtzio hori zen erabiltzaileek gehien eskatzen zutena, eta Blackmagic-ek entzun egin zien. Horrek esan nahi du kamera guztiak aldi berean ikus ditzakezula, baina program-a (ikustea nahi duguna) emititu eta/edo grabatu.
Gure review bideo bat uzten dizugu eta, beherago, produktuaren fitxa Amazonen, prezioa eta ezaugarri guztiak ikusi eta konparaketa on bat egin dezazun. Baina aurreratzen dizugu atera bezain laster erosi izanaz ez garela damutzen, eta begiak itxita erosiko genukeela berriro. Gure Instagramen hura erabiltzen ari garen argazki eta stories batzuk dituzu.

ATEM Mini Pro ISO
ATEM Mini Pro ISO-ren kasuan, funtzio bat nabarmentzen dugu… izugarria dena, barkatu esamoldea. Mahai honek, Pro-aren funtzioez gain, (lehen aipatu dizugun SSD disko horretan) bertara sartzen diren bideo-pista guztiak eta bakoitza grabatzeko gaitasuna du, eta… nahasketa. Goazen poliki. Hobeto azaltzeko: kamera bakoitzak jasotzen duena grabatzen du, baita emititzen duzun nahasketa ere (kamera anitzeko bideo-fitxategia, zuk egindako errealizazioarekin). Hau da, 5 bideo-pista arte grabatzen ditu eta DaVinci Resolve programarako proiektu-fitxategi batean sinkronizatzen ditu.
Horrek esan nahi du proiektu hori inportatu eta editatu dezakezula zuzenekoaren errealizazioan egin duzun edozein akats. Pista guztiak sinkronizatuta daude jada, eta ukitu egokiak ematea besterik ez dago. Benetako zoragarrikeria, alegia.

Hemen duzu ATEM Mini Pro ISOren review bat; goian, haren prezioa eta ezaugarriak ikusteko esteka.



